Ikasturteari ongietorria Olarizuko zelaietan

Erredakzioa 2018ko ira. 10a, 10:08

Olarizuko ohiko erromeria ospatu dute gaur gasteiztarrek. Udal taldeek hasiera eman diote jardunaldiari 9:00etan, hiriko mugarrietara egiten duten bisitarekin.

Ikasturteari hasiera emateko hitzordua izan dute gasteiztarrek Olarizuko zelaietan. Honako egitarauaz gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek egun osoan zehar:

12:30ean: Babarrun-jan herrikoia.
13:00etan: Kanpai iraulketa eta angelusa Gasteizko mendietako herrietatik.
14:45ean: Udal Segizioaren iritsiera Olarizuko zelaietara eta harrera Txistularien Udal Bandaren eskutik.
17:00etan: Gaztelu puzgarriak, ludoteka eta haurrentzako jolasak. Bitartean, Erraldoi, Buruhandi eta Gargantuaren Konpartsaren kalejira izango da Olarizuko zelaietatik, Udal Folklore Akademiako Gaita-jotzaile eta Trikitilari Bandaren eskutik. Dantzaldiak Drindots taldearekin, eta Donibane-zuhaitz herrikoia.
18:00etan: Herri-kirolak (Arabako aizkolarien txapelketa bikoteka).
18:15ean: Euskal dantzak Arabako Dantzarien Biltzarrarekin.
18:45ean: Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako Gaita-Jotzaileen eskutik.
20:00etan: Olarizuko zelaietatik erromeriatik itzultzea, honako hauek lagunduta: Udal Musika Banda; Udal Folklore Akademiako Txistulari, Atabal, Trikitilari, Pandero, Gaita jotzaile eta Danborrak; eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.
20:45ean: Zezen suzkoak Plaza Berrian.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago