Memoriaguneei eraso egin diete

Erredakzioa 2018ko ira. 7a, 10:58

Karmengo komentuaren aurrean dagoen memoriagunea erasotu dute. PHOT.OK

Sagrado Corazon ikastetxearen eta Karmengo komentuaren ondoan frankismoaren biktimak gogoratzen dituzten plakei pinturaz eraso egin diete.

Pintura beltzez margotuta agertu dira gaur goizean frankismoaren biktimak gogoratzen dituzten bi memoria gune, Sagrado Corazon ikastetxearen aurrean dagoen plaka, eta Karmengo komentuaren aurrean dagoen beste bat. Duela hilabete batzuk Santa Isabel hilerrian dagoen oroitzapen plaka ere kaltetu zuten ezezagunek.

Martxoaren 1ean inauguratu zuen Gasteizko Udalak Manuel Iradier eta Florida kaleen artean, Sagrado Corazonen aurrean dagoen memoriagunea; frankismoaren garaian, ikastetxean kokatuta zegoen kartzelan preso egon ziren emakumeak gogoratzeko. Egun batzuk beranduago inauguratu zuten Karmengo komentuaren aurrean dagoen memoriagunea. Frankistek komentuaren zati bat konfiskatu zuten, eta Espainiako Gerran atxilotze-zentro bihurtu zutela gogoratzen du plakak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago