Armentiako animaliak babesteko zentroan dauden animalien adopzioak bultzatzeko asmoarekin hainbat jarduera antolatu dituzte asteburu honetan APASOSek eta Osasun Publikoaren udal zerbitzuak. APASOSek informazio-lekua eta denda solidarioa ere jarriko ditu Arabako Foru Aldundiaren aurrean, eta bildutako diru guztia abandonatutako animaliei laguntzeko erabiliko da.
EGITARAUA
Irailak 8, larunbata
11:30 Lantegia txikientzat.
12:30 Animaliak Babesteko Zentroan adoptatzeko dauden txakurren erakusketa.
13:30 'Ikasi zure txakurrarekin jolasten' lantegia
18:00 Txakur lehiaketa, animazioa eta ipuinak.
Irailak 9, igandea
11:30 'Egizu argazkia maskotarekin' saioa.
11:30 Lantegia: 'Txakurra lasaitzeko eta txakurrari laguntzeko modua, minez dagoenean'.
12:30 Animaliak Babesteko Zentroan adoptatzeko dauden txakurren erakusketa.
13:30 Lantegia: 'Usaimen-jolasak, bizikidetza hobetu eta txakurren antsietatea gutxitzeko'.