Alberto Zerain omenduko dute, mendi martxa baten bitartez

Erredakzioa 2018ko ira. 5a, 12:35

Pakistango Nanga Parbat mendia igotzen ari zela hil zen Zerain. / Alea

Larunbatean abiatuko da Subilla Gasteiztik Manuel Iradier mendi elkarteak antolatutako ibilaldia.

Hamabost hilabete igaro dira Alberto Zerain (1961-2017) mendizale gasteiztarrak Pakistango Nanga Parbat mendian bizia galdu zuenetik, baina haren oroimena errotuta mantentzen da euskal mendizaleen artean. Horren adibide da larunbatean Manuel Iradier mendi elkarteak antolatu duen mendi martxa. Goizeko zortzietan Subilla Gasteizen abiatuko da 20 kilometro inguruko ibilbidea, eta toki berean amaituko da. Zerain bizi zen herrian, hain zuzen.

Besteak beste, La Tejera muinoa, Bustuko Gana edota Zaldiaran mendietan zehar ibiliko dira mendizaleak. Bost orduko iraupena izango du mendi martxak. Goizeko hamabietan omenaldi txiki bat egingo dute, gainera, Zerainen senitartekoak bertan egongo direla.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago