21 urteko gazte bat atxilotu dute emakume bati erasotzeagatik

Erredakzioa 2018ko ira. 3a, 14:03

Udaltzain bati eta lekuko bati ere eraso egin die gizonak.

Igandean, 15:00etan, jaso zuen Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazpena. Lekuko batek ohartarazi zuen gizon batek emakume bati eraso ziola, Lakua-Arriaga auzoko kale batean. Bertaratu ziren poliziek ikusi zuten gizon gazte bat onetik zeharo irtenda, oihuka ari zela eta bi emakume inguratuta zituela. Polizia bat gizonarengana hurbildu zenean, erasotzailea oldartu zitzaion. 

21 urteko gaztea atxilotuta eraman zuten udaltzainek.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide