Hamargarrenari ekin dio Festval telebista jaialdiak

Erredakzioa 2018ko ira. 3a, 10:48
Mikel Aiestaran kazetariak jasoko du EITB Saria. / Alea

Hilaren 9ra arte, Espainiako telebistako denboraldi berriko programa eta serieak aurkeztuko dituzte; besteak beste, Mikel Aiestaran, Olga Viza eta Emilio Aragon sarituko dituzte.

Hamar urte bete ditu Gasteizko telebista jaialdiak, eta hainbat berrikuntzarekin ospatuko dute. Nagusiena larunbatean izango da; Principal antzokitik Mendizorrotza kiroldegira pasako da aurten bukaera gala. Lehenengo aldiz, gainera, Netflix-ek parte hartuko du jaialdian.

TVEren El Continental seriearen aurkezpenarekin hasiko da jaialdia astelehenean. Eta, hurrengo egunetan, Estoy vivo, Velvet Colección, Presunto culpable, Matadero edota La víctima número 8 serieetako aktoreak pasako dira alfonbra laranjatik.

Sariei dagokienez, Joan Ramon Mainat saria Olga Vizak, Jorge Fernandezek eta Emilio Aragonek jasoko dute. EITB sariak Mikel Aiestaran kazetariaren lana nabarmenduko du, eta telebista saioei dagokionez, besteak beste, Goazen! eta Fariña sarituko dituzte. 

Ikusi egitarau osoa: www.festval.tv

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide