Euskal Herriko 44 upategik parte hartuko dute Zuria eta Kitto azokan

Erredakzioa 2018ko abu. 31a, 12:52
Ardo zuriaren azoka urtero ospatzeko asmoa dute. / Alea

Ardo zuriaren lehendabiziko azoka ospatuko da gaurtik igandera arte.

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak eta Gasteizko Azoka Plazak antolatuta, ardo zuriaren lehendabiziko azoka izango da asteburuan. Zuria ta Kitto proiektuak eskaintza enoturistikoa eta enogastronomikoa bultzatzea du helburu, eta Euskal Herriko 44 upategik hartuko dute parte: Arabako Errioxako 24, Bizkaiko txakolineko 6, Arabako txakolineko 4 eta Getariako txakolineko 10.

Ardo zuriaren eta txakolinaren azoka Urrezko Zeledoien plazan, Probintzia plazan eta Azoka Plazan ospatuko dute. Euskal Herriko 65 ardo zuri dastatzeko aukera egongo da, euskal produktuekin egindako jakiekin batera. Jardunaldietan zehar, dastatze publikoak antolatuko dituzte sektoreko profesionalen iruzkinekin; besteak beste, Mikel Garaizabal enologoa (ostiralean) eta Iñaki Suarez teknikari gastronomikoa (larunbatean) izango dira. 

Musika ere ez da faltako. Gaur, Music Has No Limits taldeak kontzertu bat eskainiko du Azoka Plazako terrazan, 21:30etik aurrera. Bertan, koktel zerbitzua egongo da eta 0 kilometroko produktuak dastatzeko aukera ere izango da. Larunbatean, taldeak Foru plazan beste kontzertu bat eskainiko du 23:00etan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide