Udaltzaingoak 26 urteko gazte bat atxilotu du gaur gauean Plaza Berrian, bikotekideari erasotzeagatik. Genero indarkeria delitua leporatu diote gizonari, eta gaur goizean utzi dute epailearen esku.
Gaueko 00:00ak aldera plazan ziren herritarrek ohartarazi zuten Polizia, eta udaltzainak agertu zirenean salatu zuten gizon batek zaplazteko gogor bat eman ziola emakume bati, eta ondoren biak alde egin zutela plazatik. Udaltzainek bikotea aurkitu zuten, eta bakoitza bere aldetik galdekatu ostean, biek ukatu zuten erasoa. Alta, emakumeak aurpegia gorritua eta markatua zuela ikusi zuten poliziek, eta gizona genero indarkeria delituagatik atxilotzea erabaki zuten. Emakumeak ez du salaketa jarri nahi izan.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.