Gatzaren ikertzaileen nazioarteko topaketa egingo dute Gasteizen

Erredakzioa 2018ko abu. 30a, 12:29

Gatz bilketaren jaian parte hartuko dute nazioarteko adituek. PHOT.OK

61 adituk parte hartuko dute, irailaren 12tik 15era bitartean egingo den Gatzaren Antropologiaren III. Biltzarrean.

Gatzaren Antropologiaren Nazioarteko III. Biltzarra izango da Gasteizen, irailaren 12tik 15era. Andoni Erkiaga Gatz Harana Fundazioaren gerenteak adierazi du biltzarrak Gatz Harana markaren nazioartekotzea indartzeko aukera ona dela, eta Añanan gatza ekoizten emandako zazpi milurtekoko historia ezagutzera emateko baliagarria izango dela: "Gesaltza-Añanako Gatz Harana gatzaren ikerketari buruzko mundu mailako erreferentzia bihurtu da".

Europako, Amerikako eta Asiako unibertsitateetako 61 ordezkari izango dira kongresuan. Hitzaldiak Gasteizko Artium museoko auditorioan eta Arkeologia museoan izango dira, eta kongresuaren inaugurazioa irailaren 12an izango da, 10:00etan, Artium museoaren auditorioan. Irailaren 15ean, larunbatean, Añanako Gatz Haranera bisita egingo dute adituek, eta uztaren amaierako jaian hartuko dute parte. Kongresuaren egitarau osoa HEMEN kontsultatu daiteke.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago