Besteak beste, Sirian, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Hegoaldeko Sudanen eta Kolonbian gertatu diren krisi humanitarioak zein populazio mugimenduak islatu ditu prentsa-argazkilariak. Batik bat, emakumeen istorioei ahotsa eman die Surinyachek: "Hedabideetan ikusten diren irudiek, esaterako, Mediterraneo itsasotik heltzen diren gabarren argazkietan, gizonak dira nagusi; emakumeak bertan egon arren haien istorioak ezkutuan daude". Irailaren 2ra arte ikusgai dago erakusketa, Europa biltzar jauregiaren ondoan, Gasteizko etorbidean.