Bi gizon adingabe identifikatu ditu Ertzaintzak, emakume adingabe batek jarritako salaketaren ondoren. Bart gauean eraso egin ziotela salatu du neskak, Florida parkean.
Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, salaketa egiaztatzen bada, erasoen aurkako protokoloa martxan jarriko dutela adierazi dute. "Onartezina da, XXI. mendean, emakumeen aurkako erasoak salatu behar izatea edozein herrialde edo hiritan", gaitzetsi du Gorka Urtaran alkateak.
Joan den igandean, bestetik, gizonezko bat atxilotu zuten bi emakumeri ukituak egitea egotzita.
Erasoen aurrean, manifestazioa deitu du Gasteizko mugimendu feministak. 19:30ean abiatuko da txosnetatik, eta 20:00etan elkarretaratzea izango da Andre Maria Zuriaren plazan.