Gizonezko bat atzeman dute emazteari ukabilkada bat emateagatik

Erredakzioa 2018ko uzt. 31a, 13:51

Salburuko denda batean jazo zen erasoa.

Gasteizko udaltzainek 53 urteko gizonezko bat atzeman zuten atzo, emazteari ukabilkada bat emateagatik. Erasoa Salburu auzoko denda batean jazo zen, eguerdian. Bideo-zaintzako kamerari esker, udaltzainek egiaztatu dute emakumearen bertsioa, hain zuzen senarrak iraindu zuela eta aurpegian kolpe bat eman ziola. Salaketa jartzeari uko egin zion emakumeak.

Gizonak liskarra izan zutela aitortu zuen, baina emakumeak jo zuela esan zuen, eta ukatu egin zuen emakumeari eraso egin izana. Udaltzainek gizonezkoa atxilotu eta epailearen aurrera eraman zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide