53 eta 27 urteko bi gizon atxilotu dituzte genero indarkeria delituak egotzita

Erredakzioa 2018ko uzt. 30a, 15:51

Igandean atxilotu zituzten biak, Aranbizkarra auzoan, bikotekideak kolpatzeagatik. Emakume bat ospitalera eraman behar izan zuten.

Hurrenez hurren, 53 eta 27 urte dituzten bi gizon atxilotu ditu Udaltzaingoak asteburu honetan, Aranbizkarra auzoan, genero indarkeria delitua leporatuta.

Lehenbiziko atxiloketa igandean eguerdian jazo da. 092 telefonora eginiko dei batek ohartarazi zuen gizon bat emakume bat kolpatzen ari zela. Polizia bertaratu zenean, berretsi zuen gizonak emakumea iraindu eta kolpatu zuela, bere semearen aurrean. Emakumeak lepoan eta sorbaldan mina zuela aitortu arren, ez zuen salaketa jarri nahi izan. Alta, erasotzailea atxilotu eta epailearen esku utzi zuten.

Bigarren erasoa auzoko taberna batean jazo da. Udaltzaingoari arratsaldeko 15:00etan ohartarazi zioten  bertan lan egiten duen zerbitzariari eraso egin ziola bikotekideak, lanera sartu baino lehen, eta aurpegian hainbat zauri egin zizkiola. Tabernako jabeak eta biktimak berak salatu dute erasoa. Bikotearen etxean aurkitu zuten poliziek gizona eta atxilotuta eraman zuten. Emakumea ospitalera eraman behar izan zuten zauriak sendatzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago