Zabalgana auzoa eta Armentiako parkea lotzeko, N-102 errepidearen gainetik, oinezkoentzako zurezko pasabide bat eraikiko dute. Kontratuaren aurrekontua 380.000 eurokoa da, BEZa barne, eta gauzatzeko epea, sei hilabete, kontratua sinatzen denetik zurezko igarobidea guztiz instalatu, muntatu eta erabiltzeko prest izan arte.
Eraztun Berdearen alde horretan Mariturriko biribilgunetik Gometxako biribilgunera arteko errepide zatiaren alboetako ezpondak zurezko igarobide batez lotzea da heburua. Alegia, Zabalgana auzoa eta Armentiako parkea lotzea, Mariturritik igaro beharrik gabe, orain bezala. Animaliak Babesteko Zentroaren paretik gurutzatuko du igarobideak N-102 errepidea, muino txiki bat baliatuz.