Kantuzaleen elkarguneak prest du Gasteizko jaietako Kantujira

Erredakzioa 2018ko uzt. 26a, 17:05
Gasteizko 2017ko jaietako kantujiraren irudia. ALEA

Abuztuaren 1ean amaituko da epea herri bazkarian izena emateko.

Kantujira egingo dute aurten ere, Gasteizko jaien barruan. Errementari kaleko Gorbeia Bodegoiaren plazatik abiatuko dira abesbatzak, abuztuaren 6an, 12:00etan, eta hiriko kale nagusiak zeharkatu ostean, Aiztogile kalearen inguruan amaituko da ibilbide musikatua. Ondoren, Landatxo kiroldegian herri bazkaria egingo dute, eta erromeria, 19:00etatik aurrera. 

Antolatzaileek ohartarazi dute, abuztuaren 1ean amaitzen dela herri bazkarian izena emateko epea. Bazkarian parte hartzeko informazio gehiago: zazpigarrenaldaba7@gmail.com edo telefono honetan: 688639074. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide