#Oporrak

Erredakzioa 2018ko uzt. 27a, 16:24

Oporrak hartuko ditu ALEA aldizkariak, irailera arte

Sare sozialetako lagunek oporrak hartzeko irrika bizia sortu digute.

Azken aurreko aldizkaria kalean da, hurrengoa Gasteizko jaien inguruko monografikoa izango da, eta ALEA aldizkariko langileok ere oporrak hartuko ditugu, irailera arte. Dena den, abuztuan zehar ez zaituztegu gure herrialdeko berririk gabe utzi nahi, eta horregatik Gasteizko jaietako kronikak landuko ditugu, egunero, gure web orrian (www.alea.eus), eta abuztu osoan zehar Arabako hainbat txoko deskubritzeko proposamenak ere eskainiko dizkizuegu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago