Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea jotzea leporatuta

Erredakzioa 2018ko uzt. 26a, 15:39

Aldabe gizarte-etxearen aparkalekuan jazo zen erasoa, atzo goizaldean.

Gasteizko udal poliziek 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean bikotekideari erasotzeagatik. Aldabe gizarte-etxearen aparkalekuan jazo zen erasoa, eta lekuko batzuek ohartarazi zuten Udaltzaingoa.

Poliziak bertaratu zirenean ikusi zuten emakumeak odola zuela atzamarretan eta ubeldurak aurpegian. Gizona atxilotu zuten, eta epailearen esku utzi dute. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide