Gasteizko jaiak 2018

Andre Maria Zuriaren eguna ospatuko dute gaur gasteiztarrek

Andre Maria Zuriaren eguna ospatuko dute gaur gasteiztarrek
Andre Maria Zuriari eskainitako aurreskua neska eta blusa kuadrillen partetik. /ALEA.

Neska eta blusa kuadrillek lore eskaintza eta ohorezko aurreskua eskainiko diote Andre Maria Zuriari goizeko lehen orduetan. Ondoren, adin guztientzat zuzendutako jarduera ugari egongo dira. 

07:00 Arrosarioren Egunsentiko prozesioa. Erdialdetik.

08:00 Egunsentiko meza Andre Maria Zuriaren plazan.

09:00 Lore eskaintza eta ohorezko aurreskua Andre Maria Zuriari. Balkonadan.

09:00 Kalejira Plaza Berrian. Udal Musika Banda, Udal Txistulari Banda, Arabako Foru Aldundiaren Txistulari

Banda, Gesaltza fanfarrea, gaita jotzaileak eta txistulariak.

10:30 Gotzain meza San Miguel elizan.

10:30 Bigantxak zezen plazan.

10:30 'Green Capital' pilota txapelketa (emakumezkoak) Foru plazako pilotalekuan.

10:30 Andre Maria Zuriaren jaietako euskal pilota txapelketa. 

10:30 Gastronomia eta eskulangintza azoka Loma jeneralaren plazan.

11:00 Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsa San Prudentzio kaletik hasita.

11:00 Eskulanen azoka, Karmelo Bernaola ibilbidean.

11:30 Buruhandien konpartsaren dantzaldia San Migeleko eskaileretan.

11:30 Abentura gunea: haur jokoak Prado parkean.

12:00 Gargantua Peñafloridako Kondearen plazan.

12:00 Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsa Andre Maria Zuriaren plazan hasita.

12:00 Azoka Arabiarra. Juan Aiala plazan.

12:00 Gasteizko Zortzikoa Plaza Berrian.

12:00 Udal Folklore Akademiako Trikitilarien kalejira.

12:00 Herri kirolen Andre Maria Zuria txapelketa Foru plazan.

12:30 Haurrentzako ikuskizuna Peñafloridako Kondearen plazan: "Potx eta Lotx herriko festetan". Euskaraz.

12:30 Trikitixa Aihotz plazan.

13:00 Udal Musika Banda Florida parkean.

13:00 Ikurrinaren omenaldia eta Algara Dantza taldearen emanaldia. Plaza Berrian.

13:30 Bertso-saioa: Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Aurkezlea: Aintzane Izarusta. Aihotz plazan

15:00 Herri bazkaria Landatxon.

16:30 Berpizkundearen plazaraino joateko kalejira. "Gasteizko jaiak" eta Blusen eta Nesken Batzordea.

17:00 Abentura gunea: haur jokoak Prado parkean.

18:00 Aragoiko jotak Peñafloridako kondearen plazan.

18:00 Euskal errekortarien ikuskizuna Iradier Arenan.

18:00 Emakume pilotariak, eskuz, palaz eta zestaz. Mendizorrotzan.

18:00 Azoka arabiarra. Juan Aiala plazan.

18:30 Blusa eta nesken taldeentzako arabar erako bola-jokoko V. txapelketa Foru plazako bolatokian.

18:30 Ezberdinak fanfarrea. Erdialdetik eta Alde Zaharretik.

19:00 Pensilvania orkestra, Floridan.

19:00 Kontzertua: Kubers. Farelina lorategian.

19:30 Haurrentzako dantzalekua DJ Endika "Disko Festa txiki" ikuskizunarekin. Euskaraz. Peñafloridako

Kondearen plazan.

19:30 Umore txokoa. Alex Clavero eta Manuel Burque bikoteak "Stand & Comedy". Katedral berrian.

19:30 Txistulari kontzertua Aihotz plazan.

20:00 Antzerkia: Grandes Éxitos. Principal Antzokian.

20:30 Berpizkundearen plazatik etortzeko kalejira. "Gasteizko jaiak" eta Nesken eta Blusen Elkarteen

Federazioa.

20:30 Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaitero-jotzaileekin. Aihotz plazan.

20:30 Kontzertua: Giante. Farelina lorategian.

21:30 Elkartasun eguneko ekitaldia txosnetan.

22:00 Igel-toka. Peñafloridako kondearen plazan.

22:30 Antzerkia: Grandes Éxitos. Principal Antzokian.

22:30 Txosnak. Kontzertua: Duluth.

23:00 Gasteizko Piroteknia ikuskizunen nazioarteko XVI. erakustaldia Hermanos

Fernandez (Murtzia). Mendizabalan.

23:00 Rocio Durcalen omenezko kontzertua. Probintzia plazan.

23:30 Zezen suzkoak Olagibel kalean.

23:30 Margodisko: Dj Korssko-rekin. Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategian.

00:00 Kilkir eta Biotzatarrak fanfarreak. Erdialdetik eta Alde Zaharretik.

00:00 Kontzertua: Rosario. Foru plazan.

00:00 Dantzaldia: Kresala. Arka plazan.

00:00 Kontzertua: Gozategi. Aihotz plazan.

00:30 Nueva Alaska orkestra. Plaza berrian.

02:00 Kontzertua: Was. Txosnetan.

04:00 Kontzertua: Dj Pintxafajita. Txosnetan.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide