Lakua-Arriagako adinekoen egoitza berriak 150 toki izango ditu

Erredakzioa 2018ko uzt. 19a, 13:08

Lakua auzoan eraikiko dute egoitza berria. ALEA

Mendekotasuna duten adinekoentzat 25 toki izango ditu, eta beste 25 desgaitasun fisikoa duten lagunentzat.

Guztira, 150 adinekorentzako tokia izango du Lakua-Arriaga auzoan Arabako Aldundia aurten eraikitzen hasiko den  egoitza berriak. Mendekotasuna duten 25 adinekorentzat eguneko zentro bat izango du, eta beste 25 leku desgaitasun fisikoa dutenentzat. Arabako gizarte ekimeneko kooperatiba batek eraiki eta kudeatuko du egoitza, eta kooperatiba horrek eskainiko ditu adineko lagunentzako zerbitzuak. 

Eguneko zentro berriak profil psikogeriatrikoa izango du; hau da, zaintza premia handiagoak dituzten eta dementziak edo alzheimerrak jota dauden adinekoentzat izango da, baliabide horrek baitu eskaririk handiena une honetan, zerbitzu hori eskatzen duten pertsonak gero eta nagusiagoak baitira eta arreta etxetik kanpo eskatzea erabakitzen baitute, etxean zaindu ezin direnean eta haien gaixotasunak oso aurreratuta daudenean.

Eguneko zentro berria martxan jartzen denean, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak 457 plaza izango ditu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago