Woody Aragon, Karim Fuentes eta Jorge Blass izango dira Magialdian

Erredakzioa 2018ko uzt. 18a, 11:55

Jaialdian parte hartuko duen Jorge Blass magoa. MAGIALDIA

Magialdia Zabalganeko hiru erakusleihotara helduko da 30.edizioan.

Magialdiaren 30. urteurrena ospatuko dute Gasteizen, irailaren 17tik 23ra. Aurtengo ikuskizunak hiriko "erdialdetik harago" eraman nahi izan dituzte. Hortaz, Magialdia Zabalganera helduko da, hiru erakusleiho ezberdinetan.

2018ko egitarauan, Dendarabako Vital Fundazioko gelan izango diren bi ikuskizun berri gaineratu dituzte. Batetik, Woody Aragon magoa izango da. Cartomagian aditua eta mundu osoan ezaguna den mago honek zuzendutako Woodyland, casi de cerca ikuskizuna izango da ostegunean (irailak 20). Bestetik, magia parte-hartzailea eta umore bakarrizketak bateratzen dituen Karim Fuentes artista ere gonbidatuta egongo da, larunbatean (irailak 22), Solo para adultos izeneko ikuskizuna eskaintzeko. 

Magialdiko ekimen solidarioa Down Araba-Isabel Orbe elkartearentzat izango da. Gainera, erakusleihoetako batean, Down sindromea duen Magica Gilly mago italiarra egongo da. Orotara, 350 mago izango dira aurtengoan, bai profesionalak zein zaletuak. Besteak beste, Xavier Mortimer (Frantzia), Jorge Blass (Espainia), Jeong Min Kiu (Hego Korea), Xulio Merino (Espainia) eta Axel Hecklau (Alemania) magoek parte hartuko dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago