Hamar urteko kartzela zigorra, 14 urteko gazte batekin harreman sexualak izateagatik

Erredakzioa 2018ko uztailaren 17a

Defentsak ebazpenaren kontrako helegitea jarriko duela iragarri du. /Alea

Arabako Probintzia Auzitegiak hamar urteko kartzela zigorra ezarri dio 28 urteko gazte bati, 14 urteko neska batekin "baimendutako" harreman sexualak izateagatik.

Arabako Probintzia Auzitegiak hamar urteko kartzela zigorra ezarri dio 28 urteko gazte bati, 14 urte zituen neska batekin "baimendutako" harreman sexualak izateagatik. Estatuan, baimendutako sexu harremanak izateko gutxieneko adina 16 urtekoa da, eta delitua da hortik beherako nerabeekin izatea.

2016ko abendua eta 2017ko otsaila artean izan zen gertakaria. Akusatuak -26 urte zituen orduan- eta adingabekoak harremana hasi zuten, eta "baimendutako" sexu harremanak izan zituzten, sententziaren arabera. Neskaren gurasoen susmoengatik geratu zen bertan behera harremana,

Epaimahaiaren arabera, "erabat frogatuta" geratu da akusatuak bazekiela neskaren adina, eta haren jokabidea legez kanpokoa zela.

Ondorioz, hamar urteko espetxe zigorra eta beste bost urteko zaintzapeko askatasuna ezarri diote; gainera, 5.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko du.

Auzitegiaren ebazpenaren kontra helegitea jarriko duela iragarri du defentsak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago