Hegaztiak markatzeko teknikak ikusgai Atarian

Erredakzioa 2018ko uzt. 18a, 07:00

Eraztunketari buruzko erakusketa zabalik dago Atarian. ATARIA

Irailaren 16ra arte zabalik dago Atarian Eraztun eta hegaztien istorio bat erakusketa.

Salburuko hezeguneak aztertzeko Ataria zentroak erakusketa berri bat zabaldu du. Eraztun eta hegaztien istorio bat erakusketa Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (IGI) eta Aranzadi Zientzia Elkartearen Eraztunketa Bulegoak antolatu dute.

Erakusketaren helburua da azaltzea nola jartzen zaizkien eraztunak hegaztiei, eta zergatik. Testuak, argazkiak eta bideoak baliatuz, hainbat alderdi laburtzen dira: Aranzadiko Eraztunketa Bulegoaren historia (1949an sortua), erabilitako eraztunei buruzko bitxikeriak, metodologiaren xehetasunak, eta alor horretan garatzen diren proiektuak.

Aranzadik 200.000 eraztunketa kudeatzen ditu, eta estatu osoko ikerlari eta boluntarioei eskaintzen die zerbitzua. Eraztunketa hegaztiak markatzeko teknika bat da: Eraztuna jarriz aleak banan-banan identifikatzen dira, eta harrapatuz gero non eta noiz markatu zituzten jakin daiteke, baita berriro non harrapatzen dituzten ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago