Legutioko atean, Zuhatzuko atean eta Leza kalean bidegorria ezarriko dute

Erredakzioa 2018ko uzt. 17a, 12:34
Bi kilometroko bidegorria ezarriko dute Gasteizko hiru kaleetan./ALEA

Bi kilometroko bidegorria egiteko 330.000 euro inbertituko ditu Udalak.

"Trafikoa lasaitzeko eta oinezkoen segurtasuna handitzeko" Gasteizko Udalak Legutioko ateko, Zuhatzuko ateko eta Leza kaleko (Zabalgana) bidegorria egiteko 330.000 euro inbertituko ditu. 

Leza kalerako diseinatutako proiektua Mariturri HLHIko guraso elkartearen ekimenez jarri dute. Proiektuan zehaztutakoaren arabera, kalearen erdialdean oinezkoentzako pasabidea egingo dute, kale osoan zehar 310 metroko bizikletentzako bidea erakiko dute, bizikletentzako aparkalekuak jarriko dituzte eta oinezkoentzat espazio zabal bat eratuko dute.

Legutioko atearen inguruan alkateak esan du espaloiak estuak direla, eta trafikoa azkarra eta dentsitateko handikoa, eta beraz, neurriak jartzea beharrezkoa dela. Proiektuak Nafarroako Errege-Erreginen kalea Zuiako Taldearen kalearekin batuko du, galtzadan bi bidegorri ezarriz. Bakoitzak 2,40 metroko zabalera izango du eta bi norabide izango dituzte. 

Zuhatzuko atean, berriz, bidegorri bat jarriko dute, bereizia eta bi noranzkorekin, Unicef hiribidea eta Sofia Erreginaren hiribidea Mariturri Bulebarrarekin lotzen duena. Udalak adierazi du esku-hartzearen bitartez trafikoa moteldu eta mugikortasun aktiboa sustatu nahi dutela, bereziki, inguruan Zabalganeko gizarte etxea zabaldu dela kontuan hartuta.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide