Hizkuntza Aniztasun Digitalaren Europako Proiektuaren amaiera ekitaldia ostiralean izango da, Gasteizen. Elhuyarrek parte hartu du, eta orain proiektuaren emaitzak aurkeztuko dituzte. Proiektuaren helburua Europako hizkuntza gutxituen iraunkortasuna mundu digitalean bermatzea da. Horretarako, hiztunak ahalduntzea du xede, edukiak beren hizkuntza gutxituan sortzeko eta partekatzeko ezagutza eta trebetasunak garatuz.
Elhuyarrekin batera, azken hiru urtetan, proiektuaren parte izan dira Claudia Soria, Irene Russo eta Valeria Quochi (Consiglio Nazionale delle Ricerche, Pisa, Italia), Davyth Hicks (European Language Equality Network, Frantzia), Anneli Sarhimaa eta Eleonore Kruse (Mainzeko Unibertsitatea, Alemania) eta Tuomo Salonen (Kareliar Hizkuntza Elkartea, Finlandia). Elhuyarren izenean, Antton Gurrutxagak eta Klara Zeberiok parte hartu dute.
Goizeko saioan "Zer da hizkuntzaren bizitasun digitala eta zergatik den garrantzizkoa? Nola neurtu/ebaluatu dezakegu?", "Nola hobetu eta sustatu dezakegu hizkuntza gutxituen bizitasun digitala?", "Ekin diezaiogun lanari: hiztunak trebatzea" eta "Politika garapena eta neurri praktikoak 'hizkuntzaren eten digitala' txikiagotzeko" gaiak landuko dira. Arratsaldean, berriz, saio praktikoa egingo da, "Zure hizkuntzaren garapen digitala neurtu (ebaluatu), ekintzak planifikatu, trebetasun berriak eskuratu" izenburupean. Saioak ingelesez egingo dira. Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen 2. Topaketaren ondoren (HIGA!), hasiko dira saioak