Emakume zein adingabekoentzat zuzendutako erdibideko geldialdien gautxori zerbitzua izango da Gasteizko jaietan, erdialdetik Zabalgana auzora doan autobus-linean.
Ekimenaren helburua etxeko bidearen segurtasuna handitzea da; horretarako, Udalak adierazi duenez, bi aukera eskainiko dizkiote erabiltzaile horiei: egunean zehar erabilgarri dauden geldialdiak egitea edo segurtasun neurriak betetzen dituzten bitarteko geldialdiak adostea.
Udalak adierazi duen moduan, emakumeak edo 18 urte baino gutxiago duten gazteek aurreikusita ez dagoen geldialdi batean jeitsi nahi izatekotan, geldialdi bat lehenago gidariari eskatu beharko diote. Ondoren, autobusaren aurreko partean ezarri eta aurreko irteeratik jaitsi beharko dira.