Hamaika herritara zabalduko da MagialdiAraba

Erredakzioa 2018ko uzt. 12a, 17:00

MagialdiAraba jaialdiaren barruan lantegiak izango dira haurrentzat. MAGIALDIA

Irailaren 6an Izarran hasi eta irailaren 16an Zalduondon amaituko da MagialdiAraba; hamaika herritara zabalduko dira ikuskizunak.

MagialdiArabaren laugarren edizioa irailean zabalduko da hamaika herritara. Irailaren 6an Izarran hasi eta irailaren 16an Zalduondon amaituko da, eta ondoren, Gasteizko Magialdiaren XXX. edizioari pasatuko dio lekukoa. 

Magia jaialdia 2015ean jarri zen martxan, Aldundiaren Kultura sailak eta parte hartzen zuten udalek diruz laguntzen zutelarik, eta Arabako sei herritara eraman zen. 2016tik aurrera, Vital Fundazioa babesle bihurtu zen, eta eskaintza hamaika herritara zabaldu zuten; aurten nahiz eta hogeita bat herriren eskaerak jaso, hamaika herritan baino ez da  izango. 

Jaialdiaren saio bakoitzean magia lantegiak izango dira, zazpi urtetik aurrerako haurrentzat, euskaraz; magia hurbiletik ezagutzeko jarduerak, eta magia emanaldia, Hodei magoa eta Tor magoaren eskutik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago