"Bost mila milioi litro ur zikin bota ditu Gasteizek Zadorrara"

Erredakzioa 2018ko uzt. 12a, 13:42

Zadorra ibaia Krispiña aldean. PHOT.OK

EH Bilduk salatu du Arabako hiriburutik bost mila milioi litro ur zikin baino gehiago isuri direla Zadorra ibaira, 2017. urtean.

Amvisak argitaratutako 2017. urteko balantzearen txostenean jasotzen denez, bost mila milioi litro ur zikin baino gehiago isuri zituen Zadorra ibaira Gasteizek. Hala salatu du Aitor Miguel EH Bilduko zinegotziak: "Nahiz eta Green Capital izaeraz harro egon, gure ibaien ingurumen erronka nabarmenenak konpondu gabe jarraitzen du".

Zinegotzi abertzalearen aburuz, Gasteizko alkateak Iñigo Urkullu lehendakariari exijitu behar dio "adostutako hegoaldeko ibaien inbertsioak bete ditzan". "Eta Jaurlaritza prest ez badago, behintzat, ez dezala eragotzi Amvisak burutu ditzan obrak, Gasteizko udalbatzak martxoan onartu zuen moduan".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago