Zabalganeko jaiak bihar hasiko dira adin guztientzako egitarauarekin. Lehendabiziko jarduera umeentzat izango da: ur-jolasak, sormen lantegiak eta puzgarriak biltzen dituen Zabaldu baso mitologikoa parkearekin. Mulixka dantza taldeak triki-poteoa laguntzearekin batera, 20.00etan dantza-plaza girotuko du festa-barrutian. Tartean, funk, jazz eta soul erritmoak nahasten Txaokari taldea izango da.
Ostiraletik igandera arte iraungo duen artisau azoka izango da, ekitaldien artean. Ostiralean, umeentzako jolasak ere nagusi izango dira, eta Tttek elektrotxarangak animatuko ditu arratsaldeko azken orduak. Ondoren, Joselu Anaiak taldeak ostiraleko dantzaldiari hasiera emango dio.
Larunbatean, beste hainbat ekitaldiren artean, umeentzako jolasak eta puzgarriak egongo dira eta 20:30ean haientzat zuzendutako dantzaldi bat ere antolatu dute. Gauean, taula gainean, ETS, Guda Dantza eta DJ Loro arituko dira.