Gasteizek ibilbide interesgarriak egiteko aukera eskaintzen du. Horien artean nabarmentzekoa da, esaterako, hiriburua Estibalizko santutegiarekin lotzen duen ibilaldia. Zailtasunik ez duen martxa bat da, oinez eta, bereziki, bizikletaz egiteko oso aproposa. Joan-etorrian 25 kilometro inguru ditu; oinez joanez gero, lau ordu eta erdian egiteko modukoa.
Errepidea eta erreka gainditzen dituen pasabidea igaro ostean, Otazu herria agertuko da kilometro batera; astigar eta gaztainondoen azpian egokitutako gune batek atsedena hartzeko gonbita egiten du bertan. Berriro ere martxan jarrita, Aberasturi eta Andollu herriak zeharkatuko ditu jarraian bisitariak. Sei bat kilometro eginda daudela, Andolluko tren geltoki zaharra atzean utzita Azazetako mendatera doan errepide azpitik pasa eta bi bidetan banatuko da ibilbide berdea. Santutegira doana hartuta, bi kilometro inguru ibilita, Estibalizko santutegira helduko da bisitaria.
Denera, hamar bat kilometro daude dira Gasteiz eta natura-parke bihurtutako mendixka gorenean dagoen eraikin multzoaren artean.
Argandoña, Askarza eta Arkaia
Behin, Arkaia zeharkatuta eta terma erromanikoak Madril-Iruneko trenbidearen azpitik pasatuta, Gasteizko Salburua auzora heltzen da ibilaldia. Bertan, Brusela etorbidetik eta Elorriaga ataritik Santiago etorbideari ekingo dio eta handik, Gasteizko alde zaharrera.
Udako goiz bat modu ederrean igarotzeko aukera bikaina eskaintzen du honako ibilbideak.