Atzerapen handiz baina dagoeneko amaitu dituzte Francisco Leandro Viana kalean lurrazaleko aparkaleku berria egokitzeko lanak. Obrak joan den azaroan esleitu baziren ere, klimatologia txarra tarteko, maiatzaren 7ra arte ez ziren bertan lanean hasi.
Arabako Unibertsitate Ospitalea handitzeko lanak direla eta galdutako lekuak konpentsatzea izan da hasitako obraren helburua. Hori horrela, Gasteizko Udalak Osakidetzarekin batera sustatu du 5.500 metro koadroko udal lursaila aparkalekurako egokitzea.
Esan bezala, 182 leku berri sortu dira; 171 izango dira autoentzat izango, eta bost mugikortasun murriztuko pertsonentzat. Motorrentzako lekua ere jarri da.
Udaletik gogorarazi dute azpiegitura berria ireki denez, autobus-geltokiko lurpeko aparkalekua lehenengo bost orduetan doan erabiltzeko aukera baliogabetu egingo dela.