Europa jauregiko aparkalekua ireki dute

Erredakzioa 2018ko uztailaren 4a

Europako jauregiaren aparkalekua eraberritu dute.

Aparkalekuak 225 leku ditu, eta erreserbatutako bi esparru. TUVISAk kudeatuko du.

Gasteizko Udalak Europa jauregiko aparkalekua ireki berri du, biltzar etxearen erabiltzaileei zerbitzua emateko. TUVISAk kudeatuko du parking hau, eta 323.260 euro inbertitu dira egokitzeko.

Europako aparkalekuak 225 leku ditu, eta erreserbatutako bi esparru. Horietako batek –3.181 metro koadro– erabilera pribatuko 129 leku ditu, oraingo lagapen-hartzaileei zuzendutakoak. Besteak –2.310 metro koadro– 96 leku ditu, eta hasiera batean biltzar-jardueretara joaten diren lagunentzat izango dira –leku hauek ez dira txandakakoak izango–. Europako jauregiko jardueretan izena ematen dutenek aplikazio baten bidez gorde ahalko dute leku bat.

Txandakako lekuetan 0,59 euro kobratuko da lehen minutuan eta bigarren minututik aurrera 0,0195 euro; egun osoko prezioa 14 euro dira. 

Bizikletentzako lekua ere badago Europako aparkaleku berrian.

Egun, Artium, Iradier Arena, Santa Barbara, Molinuevo eta Zaldiaran aparkalekuen kudeaketaz eta ustiapenaz arduratzen da TUVISA.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago