Dokumentazioa eskatu diote Gasteizko Udalari ustelkeriaren aurkako operazioan

Erredakzioa 2018ko uzt. 3a, 12:14

Gasteizko Udalari dokumentazioa eskatu dio Espainiako Poliziak.

Ustelkeriaren kontra Espainiako Estatuko hainbat udalerritan abiatu den operazioaren barruan, Gasteizko Udalari dokumentazioa eskatu dio Poliziak

Espainiako Poliziak ustelkeriaren aurkako makrooperazioa abiatu du Madril, Bartzelona, Asturias eta Gaztela Leongo hogei bat udaletan; halaber 60 atxilotu inguru eta beste hamaika miaketa izatea aurreikusten dute. Trafikoaren kudeaketari lotutako kontratu publikoak manipulatu izana leporatzen diete udal horiei, eta Sacyr enpresari mesede egiteko ustez kontratuak moldatzea. PP, PSOE eta Ciudadanos buru dituzten udalak daude tartean. 

Gasteizko Udalari hainbat dokumentazio aurkezteko eskatu dio Espainiako Poliziak.

Delinkuentzia Ekonomiko eta Fiskalerako Unitatea (UDEF) eta Ustelkeriaren kontrako Fiskaltza ari dira aurrera eramaten operazioa, eta hainbat delitu egin ote diren aztertzen ari dira: Eroskeria, influentzia trafikoa, prebarikazioa, funtzionarioei debekatutako negoziazioak egitea, sekretu ofizialak jakinaraztea, diru publikoa bidegabe erabiltzea, ogasunaren aurkako delitua, kapitalak zuritzea eta talde kriminaleko kide izatea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago