Zabalgana Institutuak hurrengo ikasturtean zabalduko ditu ateak; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailako ikasleak jasoko ditu ikastetxe berriak irailetik aurrera, eta hurrengo urteetan egokituko da DBHko laugarren maila eta Batxilergoko biak jasotzeko. Guztira, Zabalganeko institutuak mila ikasle har ditzake.
Eusko Jaurlaritzak zortzi milioi eurotik gorako inbertsioa egin du ikastetxean; Gasteizko Udalaren lursail batean eraiki den edifizioak kanpoko pista estalia, gimnasioa, jantokia, liburutegia eta hiru laborategi ditu. Udan behar den ekipamenduaz hornituko da eraikina, eta prest utziko dute ikasturtea hasteko.
Orotara eraikitako 11.369,83 metro koadroko azalera izango du. Bi urte iraun du obrak.