Tranbia hegoalderantz luzatzeko lanak direla eta, uztailaren 4tik abendura bitartean itxita egongo da Herrandarren kalearen eta Florida kalearen arteko bidegurutzea. Horrenbestez, eremu horretako trafikoa berrantolatu behar izan dute, eta hainbat aldaketa izango dira.
Batetik, Triana zubiak zirkulazioaren noranzko bakarra izango du, hiriaren erdialderantz. Zubitik jaistean, ibilgailuek eskuinerantz jo beharko dute Florida kaletik jarraitzeko (Salburua auzorantz), edo Estibalizko Andre Mariaren hiribidera desbideratu, Eduardo Belasko kaletik Herrandarren kalera joateko. Eduardo Belasko kaleak noranzkoa aldatuko du lehen kale-zatian.
Bestetik, Herrandarren kalea eta Florida kalea itxita geratuko dira alde batetik, eta bi noranzkoak izango dituzte azken zatietan: Herrandarren kaleak, Florida kaletik Eduardo Belasko kalera bitartean; Florida kaleak, Joan XXIII.aren kaletik eta Herrandarren kalera bitartean.
Aiala Kantzilerraren kaleak, gainera, zirkulazioaren noranzkoa aldatuko du Herrandarren kaletik Joan XXIII. aren kalera bitartean.
Tranbiako lanak eta trafiko aldaketa hauek direla eta, Eduardo Belasko kaleko 1.era aldatuko da Tuvisak Herrandarren kaleko 4.ean duen geltokia.