Gorka Urtaran Gasteizko alkateak iragarri duenez, datozen asteetan hasiko da Tuvisako geltokietan markesina adimentsuak jartzeko plana. Hirian gehien erabiltzen diren markesinetako batzuetan tamaina eta kalitate handiko pantaila digitalak jarri beharko ditu esleipena irabazten duen enpresak, eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan funtzionatuko dutenak.
Herritarrentzako informazioa edo interes orokorreko udal publizitatea jarri ahalko du horietan Udalak. Datozen asteetan emango da elementu "adimentsu" horien xehetasunen berri. Oraingo egiturak eguneratzea eta hobetzea ere barne hartuko du kontratuak, eta Tuvisaren sarean markesina berriak jartzea.