Ikuskapen teknikoei esker, eraikinek dituzten kalteak antzematen dira, txosten batean jasotzen dira, eta egin behar diren konponketak zehazten dituzte teknikoek. 150 eta 500 euro arteko kostua du azterketa egiteak. Gainera, eraikinen jabeek teknikoek antzematen dituzte arazoak konpondu beharko dituzte.
Eraiki zirenetik 50 urtetik gora dituzten eraikin guztiek eta baita zaharberritzeko, energia eraginkortasunerako eta irisgarritasunerako diru-laguntza publikoak eskatzen dituztenek ere Eraikinen Azterketa Teknikoa eskuratu eta Udalean aurkeztu beharko dute.