Beste bi legionella kasu atzeman dituzte

Erredakzioa 2018ko uzt. 2a, 13:02

Bakh Baskoniako kirol hiria./ Alea

Lau lagunek sendagiria jaso dute; beste bik ospitaleratuta jarraitzen dute, egoera iraunkorrean.

Beste bi kasu atzeman dituzte, eta, beraz, guztira sei legionella kasu atzeman dituzte azken egunetan Gasteizen, guztiak Bakh Baskoniaren kirol hiriko instalazioetako kideak. Lehendabiziko gaixoak ekainaren bigarren astean hasi ziren sintomak pairatzen, eta ospitaleratu zituzten.

Egiaztatutako azkeneko kasua gizonezko bati dagokio, eta dagoeneko sendagiria jaso du; honek ere kirol-instalazio berbera erabili zuen. Bestalde, bi lagunek ospitaleratuta jarraitzen dute Arabako Unibertsitate Ospitalean; nabarmendu dutenez, biak egoera iraunkorrean daude.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago