Gasteizko Udaltzaingoak 21 urteko gazte bat atxilotu zuen iragan larunbatean, Koroatze auzoan, genero indarkeria delitua egiteagatik. 092 telefonora eginiko dei batean lekuko batek ohartarazi zuen auzoko etxe bateko balkoian eraso bat gertatzen ari zela.
Udaltzainak bertaratu zirenean, gizona etxetik alde egiten ari zen. Emakumeak berretsi zuen eztabida baten barruan gizonak eraso ziola. Hortaz, genero indarkeria delitua leporatuta, udaltzainek gizona atxilotu zuten, eta epaitegiaren aurrera eraman zuten.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.