Txaro Marañonen erakusketa aurkeztu du ARTgiak

Erredakzioa 2018ko eka. 25a, 14:15
Txaro Marañon eta Irantzu Lekue erakusketaren aurkezpenean./ Artgia

Gasteiztarraren erakusketa uztailaren 21era arte izango da ikusgai; zeramika-lanean oinarrituta, erabilitako objektuak zein plastikozko hondakinak tartekatzen dituen lana da.

 

"Artea eta parte-hartzea" uztartzeko xedea duen ARTgiak Txaro Marañon gasteiztarraren erakusketa jasoko du uztailaren 21ra arte. Itsasoa ureztatuz izeneko erakusketa zeramika-lanean oinarritzen da baina erabilitako objektuak eta beste elementu batzuk ere erabiltzen ditu.

Erakusketaren Plastikozko irla sailean lurreko lokatzaren eta plastikozko hondakinen arteko sinbiosia nabarmendu du egileak eta Simbiontes izeneko sailean, plastikozko elementu arraroak dituzten zintzilikatzeko eskulturei ere garrantzia eman die Marañonek.  

Egileak zeramika-lanean erabat ezberdinak diren bi elementuen arteko elkarrizketa sortu nahi izan du: zeramika eta zerikusia ez duen beste elementu bat. "Nik neuk aztertu behar izan dut zergatik momentu batez erabaki dudan plastikoa lan-elementu gisa erabiltzea eta lokatzarekin batera landuko dudan materiala izatea", azaldu du artistak. Era honetara, egileak egindako urteetako ikerketak  Ozeano Barearen zazpigarren kontinentera, plastikozko irla erraldoira, eraman du, urtero bost eta 15 milioi tona plastiko heltzen diren lekura. Hondartzan jaso dituen plastiko zatiak gaineratu ditu sinbionte bakoitza eratu duenean.

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide