Pintore kaleko 20. zenbakiko etxebizitza-blokea hustu du Udaltzaingoak gaur goizean. Ensanche 21ek, etxebizitza-blokearen jabeak, jarritako salaketa dela eta, urte bat baino gehiagoko okupazioa duen blokea hustu egin dute. Udaltzainek etxera sartzeko atea apurtu dute eta barrikada batekin topo egin ondoren, inor ez zegoela barruan baieztatu dute.
Duela urte batzuk, Ensanche 21ek eta Gasteizko Udalak berriztu zituzten Aiztogile 92 , Pinto 20 eta Txikita 12 etxebizitza-blokeak, gazteentzat bideratutako "alokairu soziala eta duina" eskaintzeko asmoarekin. Sei urte igaro ondoren, bloke bakar batean, Aiztogile 92.ean, bi gaztek baino ez zuten izena eman. Ensanche 21ek jarritako baldintzak ziren, besteak beste, Gasteizen hiru urte baino gehiago erroldatuta egotea eta soldata eta kontratu egonkorrak izatea.