Uztailarekin batera dator Dibertikale

Erredakzioa 2018ko eka. 22a, 07:00

Iazko Dibertikaleko ikuskizun bat.

Uztailaren 2tik 18ra arte hamahiru ikuskizunez gozatu ahalko dute haurrek eta gurasoek.

Dibertikaleren XVII. edizioaren barruan, Gasteizko gizarte etxeen inguruko kaleetan eta plazetan, kale-animazioko hamahiru ikuskizun izango dira; antzerkia, musika, zirkua, malabarismoa, magia, umorea, clown, akrobaziak eta dantza bertikala uztartuko dira. Ikuskizunetako bost euskaraz izango dira, zazpi hitz gabekoak dira, eta bat ingelesez izango da. Saio guztiak 19:30ean hasiko dira. 

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok aurkeztu du programa. Haren hitzetan, helburua da  "haurrek eta, oro har, familiek kale-animazioko askotariko ikuskizunez gozatzea, eta bide batez entretenimendu, dibertsio eta partaidetza giroa sortzea uda garaia aprobetxatuz”. 

Iaz 3.600 pertsona inguru hurbildu ziren ikuskizunetara.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago