Juanjo Mena orkestra-zuzendaria hiriaren seme kutun izendatzea erabaki du udal gobernuak. Musikaren esparruan egin duen ibilbide profesional "esanguratsua" eta "oparoa" nabarmendu nahi du Udalak modu horretan: "Juanjok mundu zabalera atera du Gasteizko izena. Bera bezalakoak eredugarriak dira gu guztiontzat".
Gaur egun BBCren Filarmonikako zuzendari titularra da, eta bira ugari egin ditu, Alemania, Austria, Txina, Hego Korea, Hungaria, Kroazia, Eslovenia eta Espainiako estatuan zehar. Santanderren eta Londresen emango ditu hurrengo kontzertuak.