Gasteizko txosnetako egitaraua aurkeztu dute Jaietan herri mugimenduekin entxosnatu lelopean. Egun bat lehenago ekingo diote jaiari aurten. Abuztuaren 3an, Andre Maria Zuritik txosna gunera kalejira bat antolatu dute jai guneari hasiera emateko. Inagurazio ekitaldia ospatu ondoren, Atzembla talde valentziarra Xavi Sarria Obrint Pas-eko abeslari eta gitarra-jotzailearekin batera jarraituko du festak.
Hurrengo egunetan, esaterako, Boot Boys, Akerbeltz, Was (we are standard) talde bizkaitarra eta Lendakaris Muertos iruindarrak izango dira. Jaietako azken egunetan, Glaukoma, Bad Sound eta DJ loro & Selektah Stepi taldeen kontzertuak izango dira –abuztuaren 7an–, eta egun feministan –abuztuaren 8an– Libe izango da taula gainean. Doctor Deseok emango die jaiei amaiera abuztuaren 9an.