Merkataritza arloan euskara sustatzeko diru-laguntzak emango ditu Gasteizko Udalak

Erredakzioa 2018ko eka. 19a, 10:09
Gasteizko saltokietako bat. ALEA

Saltokietako errotulazioa aldatu, izenak euskaratu eta merkataritza eremuan euskararen erabilera bultzatzeko laguntzak izango dira.  

 

Gasteizko Udalak merkataritza arloan emango dituen diru-laguntzak, dendetako errotulazioa aldatzea, izenak euskaratzea eta euskararen erabilera sustatzea izango dute helburu. 
Diru-laguntzak, Gasteizen bizi diren eta merkataritzan jarduten duten pertsona fisiko zein juridikoentzat zuzenduta daude. Horrez gain, saltokiek hainbat betebehar izango dituzte, haien artean, 50 langile baino gehiago ez izatea eta urteko balantze orokorrak 10 milioi euro ez gainditzea.
Edonola ere, baztertuta geratzen dira sozietate publikoak, zuzenbide publikoko erakundeak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta elkarte edo lanbide jarduerak burutzen dituztenak. Diru-laguntzen eskaera egiteko epea ekainaren 16an hasi eta irailaren 17an amaituko da. Izapidetzeko bi bide daude: herritarrei laguntzeko bulegora jotzea edo erregistro elektronikoa.
 
 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide