Gizon bat atxilotu dute emazteari erasotzeagatik

Erredakzioa 2018ko ekainaren 18a

Adin txikiko bi alaben aurrean jazo zen erasoa, larunbatean.

44 urteko gizon bat atxilotu zuen Udaltzaingoak, larunbatean gauerdian, Gasteizko Koroatze auzoan, genero indarkeria delitu bat leporatuta. Udaltzainek jasotako lekukotzen arabera, gizonak emaztea kolpatu zuen etxean izaniko liskar batean. Azalpenak entzun eta biktimak zituen zauriak ikusirik erabaki zuten poliziek gizona atxilotzea; emakumea eta bi alabak ospitalera eraman zituzten. 

Komisaldegian diligentziak egin ostean, epaitegiaren aurrera eraman zuten gizona.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago