Sexu eta genero aniztasuna ikusarazteko lantegiak antolatu ditu Aldartek

Erredakzioa 2018ko ekainaren 19a

Sexu aniztasuna ikusarazteko tailerrak antolatu dituzte. / Alea

Datorren larunbatetik hasita hainbat grafiti egingo dituzte Gasteizen.

Ekainaren 23an, 26an eta 27an grafiti eta mural lantegiak prestatu ditu sexu eta genero aniztasun esparruan lan egiten duen Aldarte elkarteak. 

Datorren larunbaterako sexu-genero aniztasuna ikusarazteko "graffitxanga" lantegia antolatu du. Gasteizko Foru plazan, 18:00etan, hainbat neraberen bizipenetan oinarrituta, grafiti bat prestatu dute, parte-hartzaileek margotu dezaten. Horrekin batera, musika eta txapak egiteko gune bat egongo da. Gainera, grafiti hori erakusketa moduan erabiliko da ondorengo egunetan ikastetxeetan antolatzen dituzten lantegietan. 

Ekainaren 26an eta 27an, 11:00etan, Pilar auzoko Juan de Garai kalean, mural bat margotzeko hitzordua egin du Aldarte elkarteak; emaitza bertan geldituko da, ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago