Astebeteko greba egingo dute Gasteizko garbiketa langileek

Ainhoa Benito 2018ko eka. 18a, 11:11
Garbiketa greba iragarri dute asteartetik aurrera Gasteizen. ALEA

Azken orduan, FCCren eta sindikatuen arteko adostasuna lortu ezean, astearte gauetik 26ra arte garbiketa greba egongo da.

Iragarritako lanuztea baino ordu batzuk lehenago auzia konpontzeko azken bilera deitu dute. Dena den, sindikatuek enpresak jarrera aldatzeko itxaropenik ez dute. Alta, Gorka Urtaran alkateak esan du bere gobernuak bitartekari lana egiten jarraituko duela, eta haren ustetan ez dela lanuzterik izango.

Gasteizko Udalaren kontratazio-zerbitzuko buruaren bigarren txosten batek berretsi ditu apirilaren 10ean egindako lehenbiziko irizpenaren argumentuak; hain zuzen ez direla baldintza legalak ematen FCC-GMSM eta Urtaranen arteko hitzarmena betetzeko. Kalte-ordainik ordaindu gabe zerbitzua utzi, eta lehiaketa berri bat ateratzea ahalbidetzen zuen.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide