Zerbitzu berezia izango du Abetxukuk tranbia matxuratzen denean

Erredakzioa 2018ko eka. 15a, 17:00
Abetxuku auzora garraio publikoa iritsiko dela bermatuko da. ALEA

TUVISAk bizilagunekin adostu du proposamena.

TUVISAk zehaztua du Abetxuku auzorako zerbitzu berezia, tranbia matxuratzen denerako. Horrela, auzoa ez da isolatuta geratuko tranbiak Abetxukura iristerik ez duen aparteko kasuetan. Udalak Eusko Jaurlaritzaren garraio zuzendaritzara igorri du proposamena, honek diruz konpentsatu behar baitio TUVISAri zerbitzua emateagatik. 

4,4 kilometro egingo dituen autobus zerbitzu berezia izango da. Lanegun eta larunbatetan 7:00etatik 22:00etara bitarteko ordutegia izango du; igande eta jai-egunetan, berriz, 8:00etan hasiko da. Tranbiaren matxuraren berri izaten denetik, ahal bezain azkarren hasiko dira martxan.

Zerbitzu bereziak honako geltokiak ere izango ditu: Arriagako atea/Laskarai, Arriaga herria eta Luis Olariaga/Gernikako Arbola.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide