Altsasuko gazteak babesteko deia egin dute Gasteizen

Erredakzioa 2018ko ekainaren 15a

Altsasuko gazteen askatasuna eskatu dute Gasteizen. / Alea

Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko Ernaik egindako deialdiak lagun askoren atxikimendua  bildu du.

Ernai gazte antolakundeak Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko eta herri horren kontrako "muntaia poliziala" salatzeko deialdiak hamaika lagun bildu ditu Gasteizko kaleetan. Antolatzaileek euskal gazteriaren etorkizuna jokoan dagoela nabarmendu dute. Ertzaintza bertan zegoela, Espainiako Gobernuko Ordezkaritzan margo gorria bota dute. Ibilbide osoan zehar, "Altsasukoak askatu" oihukatu dute, eta mobilizazioaren amaieran, epaia erre egin dute.

Bihar Iruñera joateko deia egin diete parte-hartzaileei. Dagoeneko autobus ugari bete dira, baina oraindik tiketak daude salgai. Txagorritxun eta Judimendin auzoko autobusak antolatu dituzte, eta gaur Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plazan, Gazte Elkartasun Gunea martxan jarri dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago