Txotxongiloek Gasteiz hartuko dute

Erredakzioa 2018ko eka. 13a, 07:00
Markeliñe konpainiak 'Chef nature' izeneko ikuskizuna aurkeztuko du.

Hamar konpainia elkartuko ditu uztailaren 8tik aurrera 'Txotxongilo txoroak' izeneko programak.

 

Hamaika ikuskizun eskainiko dituzte artistek, horietako bi sortu berriak eta euskaraz. Uztailaren 22an, igandean, Hortzmuga taldeak Jule ikuskizuna eskainiko du, Buruileria plazan, eta abuztuaren 26an, Markeliñek Chef nature lana aurkeztuko du, Santa Maria plazan.

Txotxongiloei dedikaturiko programa uztaileko eta abuztuko igandeetan egingo da, eta beste bi larunbatetan: uztailaren 14an eta 28an hain. Euskarazko ikuskizunez gainera, askotariko lanak aurkeztuko dira, Kataluniako, Gaztela eta Leongo edo Andaluziako konpainiekin.

Halaber, uztailaren 14an eta 15ean, etxola bat instalatuko dute Probintzia plazan, eta bertan familientzako ezohiko ikuskizuna antzeztuko dute, hitzik gabea. Uztailaren 15ean, berriz, txotxongiloak muntatzeko gune bat jarriko dute txikienentzat toki berean. Monstrenka aretoan, bestalde, gazte eta helduentzako txotxongilo-ikuskizuna antolatu dute uztailaren 28an. 

Aurten, berritasun gisa, Arriagako parkera hurbilduko da programa, abuztuaren 12an, formatu txikiko bi ikuskizun eskaintzeko.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok eta Panta Rhei taldeko arduradun Idoia Aiestaranek aurkeztu dute programa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide